Laugar Brewery-ren historia

Laugar hitza 2010. urtean sortu zen lehen aldiz, garagardoa hobby gisa aitzaki hartuta, eta garagardo industrialez lepo zegoen panorama aspergarria aldatzeko egarriz. Hasiera batean autokontsumorako garagardo izango zena, pixkanaka zabaltzen joan zen, eta ondorioz, 2014. urte erdialdean ibilbide profesionala abiatu genuen Gordexolan (Bizkaia), filosofia argia bidelagun: kantitatearen aurrean, kalitatearen alde egitea pasioz eta zintzotasunez egindako produktuetan, etengabeko berrikuntzan dauden kalitate goreneko garagardo irmoak merkaturatuz.

Laugar history 1
Laugar history 2
Laugar history 3

Gure garagardoek estilo klasikoenak zein esperimentalenak hartzen dituzte, eta garagardo artisauaren eremua irudimena mugarik gabe garatzeko espazio bihurtzen dute.

Rock & Beer
Rock & Beer

Urteroko ekimenak fabrikan

Laugar Brewery-n bi ekitaldi ospatzen ditugu urtero: publiko zabalari irekitzen diogu fabrika, eta garagardoari gure omenaldi propioa egiten diogu. Ekaineko lehenengo larunbatean, gure urtemugaren harira, Laugar Rock & Beer jaia ospatzen dugu. Egun osoan zehar, bisitariek zuzeneko rock kontzertuez, jarduerez, janariaz eta tiragailuko gure garagardo-eskaintza zabalaz gozatzeko aukera daukate, egun horretarako berariaz egindako garagardo berezia barne. Neguan, Tovarisch Day eguna ospatzen dugu. Russian Imperial Stout estiloko omenaldia, gure garagardo adierazgarrienetako baten izena duena: Aupa Tovarisch. Egun osoan, gure Taproom-eko txorrota guztiak beltzez janzten dira, gure garagardo ilunenekin. Eta jakina, horri laguntzeko kontzerturen bat eta jatekoak ere ez dira falta.

Laugar Brewery-ren jardun osoa sare sozialetan jarrai dezakezu: facebook e instagram.

Laugar caps

Egunerokotasuna fabrika barruan eta kanpoan

Urte osoan, hainbat azokatan eta jaialdi berezituetan parte hartzen dugu, estatu mailan zein nazioartean. Horri #laugarontour
deitzen diogu. En Gordexola, la actividad no cesa. Gordexolan ez dago atsedenik. Ostiral eta larunbatero fabrikaren Taproom ateak jendeari zabaltzen dizkiogu, eta 6 garagardo-tiragailu eta jatekoa eskaintzen ditugu. Gainera, Laugar Brewery-ko garagardoak eta merchandisinga eskuratu daitezke dendan. Hilabeteko azken asteburuan taldeentzako bisita gidatuak antolatzen ditugu fabrikan. Ekimen pribatuak eta dastaketa esklusiboak ere kontratatu daitezke, gurekin zuzenean harremanetan jarrita.

EPA!

EPA!

Euskal Pale Ale
/
5,2% ABV
Basurde

Basurde

Amber Ale
/
5,0% ABV
Kiskale

Kiskale

Brown Ale
/
7,3% ABV
Ostadar

Ostadar

West coast IPA
/
6,6% ABV
Basatia

Basatia

Imperial Stout
/
8,0% ABV
Hop Shock

Hopshock

Session IPA
/
3,5% ABV
Hopzale

Hopzale

Double IPA
/
9,2% ABV
Phantom State

Phantom State

Double IPA
/
8,0% ABV
Punkarra

Punkarra

Juicy session IPA
/
4,0% ABV
Amarauna

Amarauna

Hazy IPA
/
6,6% ABV
Zapaburu

Zapaburu

Hazy India pale ale
/
6,5% ABV
Dortoka

Dortoka

IPA
/
6,4% ABV
Aupa Tovarisch

Aupa Tovarisch

Russian Imperial Stout
/
12,0% ABV
Fumata Nera

Fumata Nera

Imperial peated stout
/
10,0% ABV
Aurrera Stanitsa

Aurrera Stanitsa

Russian imperial stout
/
11,2% ABV
Black Tundra

Black Tundra

Russian imperial stout
/
12,0% ABV
Braskadi

Braskadi

Russian Imperial Stout
/
10,5% ABV
Funeralopolis

Funeralopolis

Russian imperial stout
/
10% ABV
Klompen & Txapela

Klompen & Txapela

Salted bourbon infused smoked imperial saison-wine-ish
/
13,6% ABV

Gordexolan gaude

Zubiete Auzoa, 42
48192 Gordexola
Bizkaia (Spain)

baita sareetan ere